jueves, 21 de octubre de 2010

Bosgarren sarrera: RSS eta Informazioaren Gizartea

Pixkanaka-pixkanaka, TTBB-en saioak pasa ahala, hainbat kontzeptu garatzen ari dudala nabaritu dut; gaurko saioan, adibidez, RSS-ri buruzko informazioa landu ostean eta pare bat bideo etxean ikusi ondoren, ideia orokorra barneratu dudala uste dut;
RSS edozein pertsonak web batean ematen dituen ekarpenetan oinarritzen da. Hala ere, historia aurrera joan ahala, Teknologia ere aurrera joan da; orain dela urte batzuk, informazioa berreskuratzeko erabiltzen genuen modua nahiko motela zen; guk geuk bilatu behar genuen informazioa. Gaur egun, aldiz, berrikuntzei esker, kontrakoa gertatzen da; guk geuk informazioa bilatu beharrean, informazioak bilatzen gaitu. Hala eta guztiz ere, hori gerta dadin, lektore bati harpidetu behar gara (adibidez, Yahoo) eta gure gustokoak diren webetara jo behar dugu hauetan harpide egiteko.

Hartzailea (irakurlea) <------> Nire web guneak
Harpide egin


Oso interesgarria iruditu zait bai gaurko saioa, baita ikusitako bideoak ere, landutako informazioa neure buruan ondo ordenatuta ez zegoelako. Hau da, yahoo.es ezagutzen nuen, baina ez nekien RSS-n sartzen genuela. Are gehiago, ez nuen RSS-ren kontzeptua ezta ezagutzen ere. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zait kontzeptu guzti hauen azterketa, ezagutzeaz gain, gure burua ordenatzen eta hobeto ezagutzen ikasten dugulako.

Amaitzeko, interneten aurkitutako bideo bat zintzilikatuko dut, interesgarria iruditzeaz gain, dibertigarria ere iruditu zaidalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario