jueves, 28 de octubre de 2010

Seigarren sarrera: "Teknologia Berrien eragina gaur egungo gizartean."

“Un nuevo espectro recorre el mundo: las Nuevas Tecnologías. A su conjuro ambivalente se concitan los temores y se alumbran las esperanzas de nuestras sociedades en crisis. Se debate su contenido específico y se desconocen en buena medida sus efectos precisos, pero nadie pone en duda su importancia histórica y el cambio cualitativo que introducen en nuestro modo de producir, de gestionar y de morir” (Castells, 1986 :13).

Argi eta garbi ikus dezakegu gure historiak aurrera egiten duen ahala, teknologiak ere aurrera egiten duela gizakia eta makinaren arteko erlazioa sustatuz, informazioa bidaltzeko eta jasotzeko modua eraldatuz eta ezagutza kontextualizatua makinaren eta subjektuaren arteko erlazioari esker sortuz. Ondorioz, Teknologia Berrien eragina gaur egungo gizartean gero eta handiagoa eta zabalagoa dela ikusten dugu, bai informazioa emateko eta berreskuratzeko modua errazten baitoa.

TTBB-ak gaur egungo Hezkuntzan ere bere eragin nabaria du; gaur egungo ikasleek Teknologia Berriak berreskuratzeko eta erabiltzeko baliabide errazagoak eta handiagoak dituzte. Horregatik, guk, etorkizuneko irakasleok, Silvia Elsteinek bere testuan komentatzen duen moduan, hezkuntz profesionalak izan beharko gara, eta Zergatik erabili behar dugu Teknologia Berria? Nola? Noiz? Zein momentutan? Zertarako? … galdereei erantzuna ematen gai izan beharko gara, horrela gure etorkizuneko ikasleek teknologia hauei buruzko informazioa nahikoa jasotzeko gai izango dira eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario