domingo, 17 de octubre de 2010

Laugarren sarrera: Web 2.0 "The Machine is US" bideoa

Web 2.0 kontzeptua zehazten...

Historian zehar, Teknologia Berriei dagokionez, hainbat aldaketa eman dira, beti aurrerapausoak emanez. Gure gaiari dagokionez, Web 2.0 delakoa sortu baino lehen, komunikatzeko, informazioa biltzeko eta elkartrukatzeko sistema bezala... Web 1.0 geneukan. Hala ere, beti aurrerapausoak ematen saiatzen garenez, Web 1.0 ri hainbat hobekuntzak egin ostean, gaur egun ezaguna dugun Web 2.0 sortu zen.

Web 2.0ri esker, danok gara partaide; hau da, edonork sar dezake informazioa web gune batean nahi duenak eskura dezan. Horrek esan nahi duena da guztiok webmasterrak garela, guk geuk sailkatzen ditugula web-guneak nahi duguna egiteko: komunikatzeko (Tuenti-a adibidez), informazioa elkartrukatzeko (Wikipedia, adibidez)... Danok igorleak eta hartzaileak bihurtzen gara aldi berean.

Hala ere, bideoak ez du Web 2.0 kontzeptua soilik aipatzen; HTML, XML gaiei buruz ere erreferentzia egiten du. HTML-ren hasiera bateko helburua web dokumentu baten egitura zehaztea zen; hala ere, HTML zabaldu zen eta egitura elementu gehiago zabaldu ziren gaur egun arte.

Eta, zer esan XML kontzeptuari buruz?
XML-ri esker, web gune batean, eduki berriak sartu duten ala ez ikus dezakegu; adibidez, red sozial batean, Facebook-en adibidez, lagun batek sarrera berria egiten badu, adibidez, argazki berri bat igo, besteok ikus dezakegu bere Facebook-ean sartu barik. Horregatik esaten dugu XML-k edukia eta egitura bereizten duen sistema dela.

Amaitzeko, nire aburuz, Web 2.0 oso erabilgarria da bai medioentzako (zerbait iragarki nahi izanez gero, internetaren bidez egiteko) baita hartzaileentzako ere. Hala eta guztiz ere, aurreko sarreran esaten nuen moduan, kontuz ibili behar gara teknologia berrien erabilerarekin; hau da, zertan gabiltzan jakin behar dugu, denbora gehiegi eman barik, Web 2.0 ez baita berriak ezagutzeko bide bakarra. Gainera, bai gaur egungo bai etorkizun bateko ikasleek jakin beharko dute teknologia hauek ondo erabiltzen, eta, horregatik uste dut guk geuk, irakasleok, ere zertxobait gehiago jakin beharko genukeela Web 2.0-ri buruz. Hala ere, gure ikasleekin lan egiteko bide oso interesgarria eta erabilgarria dela uste dut, zuzen erabiltzen jakinez gero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario