lunes, 29 de noviembre de 2010

Bederatzigarren sarrera: "Programas Escuela 2.0 y Pizarra Digital"

Eskola 2.0ren arabera (2009-2010) 5.- 6. eta 1.-2. Bigarren hezkuntzako ikasleek, arbela digitalekin eta ordenagailu bana erabiliz lan egin beharko luketela uste du. Irakasleak ere bere ordenagailu propioa izango du; hau da, teknologia ikastetxeetatik banatzea eta azpiegiturak sortzea, hardware, software… eta horrelako kontzeptuak ezagutzea ikastetxe guztiek prozedura bera erailtzeko eta ulertzeko. Hala ere, badaude TTBB ikasgeletan barneratzearen kontrako ikertzaileak; hauen ustez, TTBB klasetan sartzea ikaskuntza prozedurarako ondorio negatiboak ekar ditzakeela uste dute. Hori ez gertatzeko, autoreak irakaslearen formakuntza, motibazioa, erabilitako metodologia, ikastetxearen inplikazio maila, TTBB curriculumean barneratzea eta hauen egokitzapena zehaztea beharrezkoa izango litzatekeela uste du.

Hori guztia lortzeko, laguntzak beharko ditugu; bai sozialak, baita ekonomikoak ere. Ondorioz, Eskola 2.0 programak ez du zerikusi handirik hezkuntza edo teknologia berrien irakaskuntzarekin, baizik eta diru publikoaren justifikazio programa bat bezala del deritzo testuaren idazleak.

Hala ere, ikastetxeetan TTBB ondo barneratuz gero, umeek kontsumo hezkuntza jasoko dute; hau da, teknologia berriak zelan eta noiz erabili behar dituzten ikasiko dute.

Teknologia berrien gaiarekin jarraituz, Aragoiko “Arbela Digitala” proiektuari buruz hitz egiten digu testuak. Proiektu honen proposamena ikasleek denok ezagutzen dugun arbela tradizionala erabili beharrean, arbela digitala erabiltzea da. Nahiz eta hasiera batean ondorio positibo nahikorik ez eman, hasierako planteamendua nahiko eskasa baitzen, Eva Aluminiaren sarrera berriarekin, gobernuak proiektua onartzea lortu zuen. Proiektua aurrera eramateko, Errumania eta Portugaleko modeloak kontutan hartu zituen.

Azkenik, gehien gustuko izan dudan esaldia aipatuko dut nire iritzia islatzen duela uste dudalako:
Jordi Adell (2009), “la enseñanza 2.0 no debería plantearse como negocio, sino como oportunidad de cambio de valores respecto al conocimiento, el proceso de aprendizaje, la metodología y el compartir materiales y recursos.” Horretarako, testuak esaten duen moduan,
- gizarte digitalarentzako hezkuntza eredutzat ulertu beharko genuke,
- ezagutza baloreei esanahia bere modu egokian ulertuz,
- hezkuntza sisteman egitura eta dinamika aldakorrak sortuz,
- irakasleagoaren parte-hartzea zabalduz eta
- ezagutza eta software elementuak libretzat sartuz lortuko genuke Adellek esaten dueña.

No hay comentarios:

Publicar un comentario