lunes, 8 de noviembre de 2010

Zazpigarren sarrera: Eten Digitala

Eten digitala internetera sarbidea duten eta ez duten pertsonen arteko diferentzia (ekonomikoa, soziala, kulturala…) da; hau da, Gasteizen, adibidez, internet sarera sartzeko aukera gehiago ditugu Afrika herrialde txiki batean baino. Honek ekar dezakeen ondorioak nahiko arriskutsuak eta nabariak izan daitezke, bazterketa teknologiko honek bazterketa soziala eta pertsonala dakarrelako. Eten digitala-->Eten soziala

Hala ere, autorearen ustez, eten digital bat baino gehiago (ez soilik, ekonomikoa) aurki ditzakegu; eten politikoa, hezkuntza etena, eten psikologikoa… Lehen komentatu dugun moduan, interneta ez da leku guztietan berdin erabiltzen, herrialde guztiek ez baitdituzte erraztasun bide berdinak izaten. Herrialdeen arteko desberdintasunak hobeto ikusteko, autoreak tabla baten bitartez aurkezten digu testuan.

Ondoren, “Internetaren Geografia”ri buruz hitz egiten digu; hau da, herrialdeen zailtasunak zehazten digu autoreak interneta erabiltzerako orduan. Taula honen bitartez, sortutako ezberdintasun horiek, desberdintasun ekonomikoen ondorioz sortzen direla ikus dezakegu, eta, azken batean, desberdintasun ekonomiko hauek egoteak sozialki baztertuta egotea dakar.

Hala eta guztiz ere, ezberdintasun horiek ez dira bakarrak; hezkuntzen ere, etena ikus dezakegu. Hau ez gertatzeko, alfabetatze digitala lortu beharko dugu gure umeekin. Eskola izango da alfabetatze digitalaren bitartekari, ikasleak teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna lortzeko, jarrera baikorrak eta aktiboak izateko hauekin lan egiterako orduan eta euren mezuak eta erabiltze beharrak ebaluatzeko kapazidadea eskuratzeko. Hala ere, ezin dugu Martinezek esaten duena ahastu behar; jarrera eta trebetasun interkulturala lortzeko, ikasleek teknologia berriak ezagutu eta hauen erabilpena menperatu beharko dute beste kultura ondo desberdintzeko orduan. Cabreroren aburuz, etorkizuneko ikasleek hainbat ezaugarri garatu beharko dituzte: espazio desberdinetan egokitzen jakitea, beste kideekin era aktiboan lan egiten jakitea, arazoak konpontzerako orduan, sormena erabiltzen jakitea, ezagutza berriak lortzea, ikasle autonomoak sortzea bakoitzak bere idei propioak izateko, arazoak aurkitzerako orduan, konponbide bat lortzeko gai izatea, gertaerak biltzeko eta antolatzeko gaitasuna lortzea, konparaketa sistematikoak egiten jakitea eta era autonomo batean arazoak konpontzea. Ezaugarri hauek izateaz gain, bai guk, irakasleok, baita gure ikasleek ere, ingelesez hitz egiteko gaitasuna izan beharko dugu, gaur egun interneten dagoen informazio guztia edo ia guztia ingelesez idatzita baitago. Horregatik, TTBBk era egoki batean erabili nahi baditugu, hizkuntza honen menperakuntza beharrezkoa ere izango dugu. Komentatutako puntu guzti hauek menperatuz, hezkuntza etenari aurre egiteko gai izango gara.

Genero etena, emakumeek jasotzen duten bazterketa soziala, ere ezin dugu ahaztu, gizonen TTBBen erabilera emakumezkoena baino handiago delako. Horregatik, eskolaren papera ere oso garrantzitsua dela esan dezakegu, honek bazterketak alde batera utzi ditzakeelako. Hau da, txikitatik gure ikasleekin TTBBei buruzko ezagupenak aurkezten badizkiegu, ez dira etenak sortuko.

Amaitzeko, testuak dioen bezala, ez da erraza erantzun bat ematea eten/arazo guzti hauei; hala ere, azpiegiturak barneratuz (Teknologia egokietan eta malguetan oinarrituz, bai hardware, baita software ere landuz, irakasleen formakuntza egoki bat lortuz, industria eta hezkuntza mundua elkarerlazionatuz eta komanditako sozietatearen partehartzea indartuz) lor dezakegu. Puntu hauek landuz gero, hasieran komentatutako etenei aurre egingo diegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario