jueves, 11 de noviembre de 2010

Zortzigarren sarrera: Blogen aplikazio didaktikoak

Lehen Hezkuntzako azkenengo mailan psikologia, pedagogia, matematika... irakasgaiak ikasteaz gain, Teknologia Berriei buruzko arloa ere landu eta oraindikan lantzen ari gara. Egia esanda, ez nuen espero teknologia berriek hainbesteko garrantzia izango zutenik; hala ere gaur egun, esan dezaket lehenago neukan ideia guztiz aldatu dela.

Teknologia berri hauek zeintzuk diren ikusteaz gain, manipulatu izan digutu ikasle bakoitzak blog bat sortuz. Oso metodo interesgarria iruditu zait, bai unibertsitatean, baita Haur eta Lehen Hezkuntzan lan egiterako orduan ere. Etorkizun batean, guk lan egingo dugun ikastetxean blogekin lan egingo bagenu, irakaskuntza ikaskuntza prozesua modu errazago eta egokiago batean lan egingo genukeela uste dut; ikastetxearen helburu nagusiak, ikasleen lanak, irakasleen egunerokoak, ikasleek bere gurasoekin interesgarriak izango liratezke bideoak... ikusiko genezakeelako. Gainera, umeek TTBB beste era batera erabiltzen ikasiko lukete.

Ondorioz, oso interesgarria eta baligarria iruditzen zait blogekin lan egitea, erraztasunak emateaz gain, aurrerapen garrantzitsua dela uste dudalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario